XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskaltzain batzuk, hala ere, Umandiren
Kartoizko kaxetan edukitzea ez zen, inondik ere, hainbeste nekez egindako lana gordetzeko modurik egokiena.
Umandiren sendiak, lagunengandik eta herri-erakundeengandik bildutako diruarekin, hiztegia euskarri magnetikoan kopiatzeko proiektua abian jarri zuenean, UZEIri eskaini zion lan hori.
Bi urte eta erdiz aritu da UZEIko lantaldea hiztegia euskarri informatikora kopiatzen.
Lanari ekitean, hiztegiak etorkizunean izan zitzakeen erabileretarako modu egokian uztea zen helburu nagusia; horretarako, eskura genituen baliabide aurreratuenak erabili ditugu, beti ere hiztegia, zegoen-zegoenean, inolako aldaketarik gabe, jasotzeko konpromiso sendoarekin.
Ez dugu, beraz, ezer erantsi, ez kendu: zegoena eman dugu, ezer aldatu gabe.
Aldaketa bakar bat egin dugu, hobeto esan, atalen hurrenkerari dagokiona: bazeuden Umandik hiztegiari egindako sarreran aipatzen ez dituen hiru fitxategi, beste guztien artean: batetik
Egia da azken bi talde horien izen berarekin
Hala ere, oraingo hauek osatuagoak direnez, berriz argitaratu nahi izan dira.
Bestalde, fitxategi hauetan jasotako sarrerak hiztegiaren beste ataletan ere badaude.
Beraz, ez dirudi beste atal horietakoren baten barruan sartzekoak direnik.
Eta horregatik, bere horretan, bereiz ematea erabaki dugu.
Hiztegia argitaratzeko orduan, hobeto iruditu zaigu fitxategi hauek lehen alearen bukaeran ematea, modu honetan, bi aleak orekatuagoak geratzen direlako.
Eta horretarako, hiru fitxategi hauek Umandik bigarren eta hirugarren atalak deitzen dituenen artean sartu behar izan ditugu, hau da,
Bi liburukiak erabilerrazagoak egitearren apurtu dugu, beraz, atalei legokiekeen hurrenkera.
Honetan amaitzen da hiztegia euskarri fidagarri-erabilgarriagoan eta, batez ere, hedatua izateko moduan ezartzeko egin den lana.
Hortik harakoa erabiltzaileei dagokie.
Nolanahi ere, bidelagun oparoa aurkituko dute orrialde hauetan.